← Biografia

Erakusketa bakarra

Luka Art Gallery — Palácio Biester

Sintra, Portugal · nazioarteko lehenengo erakusketa bakarra · 2025

Formatu handiko lanen eta flamenko-eszenen erakusketa, pertsonaien eta une historikoen erretratuakaz batera, denboren joanean gidatzen gaituzan giza-egoera bitxien inguruan.

2025ean, Mikel Pintok nazioarteko lehenengo erakusketa bakarra egin eban Luka Art Gallery-n, Sintrako Palácio Biesterren (Portugal). Inaugurazinoa «O valor do eterno» izenburupean egin zan.

Lanak jauregiko aretoetan erakutsi ziran, azulejoen, sabai margotuen eta mendilerrorantz zabalduriko leihoen artean. Erakusketan, galeriak Art Wine Day bat be hartu eban, eta bertan «Carolina» ardaoa aurkeztu zan, Mikel Pintoren erretratu batekaz etiketan.

Ver obras Encargar retrato